Inauteriak 2020

Margolariek koloreztatu dute Aduna

Ainhoa Arozena 2020ko ots. 21a, 18:46

Adunako eskolako haur eta gatetxoak margolariz mozorrotu dira, irakasleekin batera, Ostiral Mehe arratsaldean. Herrian barrena ibili dira kalejiran, tartean dantza emanaldiak eskainiz. Grafiteroak, pintzel fin nahiz lodiko margolariak, artistak... Frida Kalho margolari mexikarra ere irudikatu dute Adunako herritarrek. Kolorea eta alaitasuna nagusitu dira, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!