Arene Etxarrik adunarrak eta Garazi Estevezek pista modalitateko Espainiako Txapelketan parte hartu zuten Galapagarren (Madril) Euskal Selekzioarekin. Andoaingo Txirrindulari Eskolako kideak froga Amerikarra edo “Madison” izenekoan parte hartu eta hirugarren postua lortu zuen; brontzezko dominarekin etxeratu ziren biak. Urrezko domina lortu zutenak, berriz, Eva Anguela eta Adriana San Román madrildarrak izan ziren.