Antzerki fisiko tailerra, Asvinenean

aiurri 2020ko ots. 26a, 12:18

Xabi 'Jabato' Lopez

Xabi 'Jabato' Lopez aktore eta sortzailearen eskutik, antzerki fisiko tailerra eskainio du Asvinenea elkarteak martxoko bi asteburutan.

Martxoaren 14, 15, 21 eta 22an, 10:00etatik 14:00etara egingo dute tailerra. Asteburu bakarrean joateko aukera ere izango du hala nahiago duenak. Tailerraren kostua 120 eurokoa izango da eta asteburu bakarraren aldeko hautua egiten dutenek 70 euro ordaindu beharko dute.

Hauexek, ikastaroan izena emateko bideak: 606 226 486 edota asvinenea@gmail.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!