Iragana eta oraina Aiztondon

1995. urtean etxebizitza sozialak eraiki zituzten Adunan

Aiurri 2020ko mai. 26a, 19:30

1995. urteko argazkia da beheko irudian ikus daitekeena. Geroztik 25 urte igaro dira, eta ikuspegia erabat aldatu da. Etxe berriak eraiki dira, baita biribilguneak ere. Zabala eta Aburuza sagardotegietara igotzeko aldapatik aterata daude bi argazkiak, hain zuzen ere, Elutse kalea eta Belkoain bidea ageri dira argazkian.

Aiurri hamaboskariko 11. alean argitaratu zen beheko argazkia, 1995. urteko martxoan, zehazki. Etxebizitza sozialak eraikitzen ari dira argazkian eta lan horiek abuzturako amaitzea espero dela azaltzen da Aiurriko artikuluan. Orotara, 16 etxebizitza eraiki zirela ere aipatzen da, erdiak adunarrek erositakoak eta beste erdiak kanpokoek.

Adunako argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!