-Ikastaroetan izena ematen duenak ikasturte osoa ordaintzeko konpromisoa hartuko du.
-Euskal dantzen ikastaroa hiru hilean behin ordainduko da; beste guztiak hilero.
-Osasun neurri guztiak beteko dira. Hala ere, datozen hilabeteetan koronabirusaren agerraldi berririk egongo balitz, Udalak izango luke eskumena ikastaroak bertan behera utzi edota egokitzeko.
Eskainiko diren ikastaroak
- Antzerkia (6-12 / 13-16 / 16 urtetik gora).
- Euskal dantzak (3-5 / 6-10 / 11 urtetik gora).
- Gimnastika erritmikoa (5-12 urte bitarte).
- Hipopresiboak (16 urtetik gora).
- Pilates (16 urtetik gora).
- Yoga (16 urtetik gora).