Desfibriladore portatila instalatu du Adunako Udalak udaletxeko arkupeetan

Aiurri 2020ko aza. 18a, 13:49
Argazkia: Adunako Udala.

Desfibriladorea erabiltzen ikasteko herritar guztientzako formakuntza saioa antolatuko du Adunako Udalak. Eguna eta ordua erabakitzeko daude, egoerak ahalbidetu ahala antolatuko da.

Emergentzia kasuetan edonork erabiltzeko instalatu du Adunako Udalak desfibriladorea, udaletxeko arkupeetan dago kokatuta. Desfibriladorea kaxatik ateratzen den momentuan, zentral batekin konektatzen da eta jarraibideak ematen ditu. Modu horretan, pausoz pauso gidatzen du eman beharreko urratsak azalduz. Pertsona bat konorterik gabe eta arnasik hartzen ez duenean erabiltzeko da desfibriladorea.

Argazkia: Adunako Udala.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!