Gabonak 2020

Adunako Gabon eskeko uneak gogoratzen

Aiurri 2020ko abe. 22a, 10:30

Adunan Gabon eskean irteten dira urtero baserriz baserri, musika instrumentu ezberdinen laguntzaz. Aiurrin aurreko urteetako irudiak berreskuratu ditugu argazki galeria zabala osatuaz.

Olentzero eta Mari Domingi bihar etorriko dira Adunara sagardotegi inguruetatik kalejiran, 10:00ak inguruan. Plazan elkartzen direnean elkarrekin abestuko dute guztiek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!