"2 urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentala emango dute Adunan

Irune Alfonso 2021ko eka. 30a, 16:17
©NAIZ

 Lander Garroren filma eskainiko dute datorren ostiralean, uztailak 2an, Kultur Aretoan gaueko 21:30etan.

Dokumentala intsumisioaren gaineko filma da; preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da kartzela betiko eraitsia izango den egunean.
Pozik beharko luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Bertan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.

Jarraian, dokumentalaren trailerra ikusgai. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!