Saseta defentsa sistemako lubakira bisita

Irune Alfonso 2021ko uzt. 6a, 15:29

Saseta Defentsa Sistemako lubaki bat induskatzen ari dira eta, Aiztondoko herritarrek aukera izango dute, indusketa nola egiten ari diren ikusteko. Gainera, kontestu historikoa ezagutzeko aukera ere izango dute. 

2021eko uztailaren 10ean, larunbata, goizeko 11:30ean izango da bisita.  Elkargunea; Peuskate (Peruazkarate), Zaratetik Andatzara doan bidean izango da, elkartzeko ordua 11:10ean.  Elkartu eta bertatik indusketa eremura bideratuko dira. Gomendagarria da elkargunera oinez joatea, ahal den heinean ibilgailuen presentzia ekiditeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!