Aitor Sarriegi eta Maialen Lujanbio, Adunan bertsotan

Aiurri 2021ko abu. 16a, 12:37

Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi, Agin Laburu, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Maialen Lujanbiok bertso saioa osatu zuten Adunan abuztuaren 14an, Imanol Artola Felix gai jartzailearen esanetara. Hona gaia Sarriegi eta Lujanbiorentzat: "kuadrilakoak zarete. Egunero, elkartzen zarete tragoxkak edateko, eta hizketan hasi, eta segituan ateratzen dira zalantzak. Maialen, Aitorrek segituan ateratzen din mugikorra, zalantza minimoa ateratzen den momentuan, eta horrek ernegatu egiten hau".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!