Dantzari eguna ospatzen ari da Oinkari dantza taldea

Aiurri 2019ko mar. 23a, 14:29

Egun osoko festa antolatu du Oinkari dantza taldeak. Villabonako kaleetatik barrena kalejiran eta dantzan aritu dira.

Kalejiran hasi dute festa Oinkariko kideek 11:30ean. Batzuk Txermingo Zubimusu ikastolatik abiatu dira eta beste batzuk Arroako Fleming herri eskolatik.

Lehen geldialdia Txistulari plazan egin dute. Bertan dantza saioak eskaini dituzte dantzari txikienetatik hasita. Ondoren, kalejiran Maiatzaren Lehena plazaraino joan dira beste dantza saio batzuk eskaintzera. Bi taldeak Malkar plazan elkartu dira 13:00etan eta elkarrekin eskaini dute dantza emanaldia. Bazkari herrikoia Bearzana pilotalekuan dute.

Arratsaldean jarraituko du festak Bide batez erromeria taldearekin 16:00etan, Bearzana pilotalekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!