Errebote plazaren itxura berria

Aiurri 2019ko mar. 26a, 14:48

Errebote plazako eraberritze lanak Aste Santu osterako amaituta egotea aurreikusten du Amasa-Villabonako udalak. Goiko irudietan plazak edukiko duen itxura berria ikusi daiteke.

Udaleko kontzejupeko hormetan errebotearekin zerikusia duten pertsonaiez osatutako irudiak ipiniko dira tamainu errealean. Horien artean Pedro Yarza, Teodoro Hernandorena, Karlos Etxenike edota Enrique Abril.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!