Santio jaietako pilota txapelketatan izena emateko aukera zabaldu da

Aiurri 2019ko mai. 23a, 11:25
Otsailaren 9an ospatu zen Emakumeen III. Pala Txapelketa Azkarreko irudia.

Lau txapelketa izango dira: frontenis banaka, pala gomaz binaka, neskak binaka palaz teniseko pilotarekin eta eskuz binaka pilota goxoarekin. Datorren ikasturterako Behar Zana eskolan izen-ematea ere zabaldu da.

Izena emateko azken eguna ekainaren 14a da. Online eman daiteke izena ondorengo linkean klikatuta: [Izena eman].

2019-2020 ikasturterako izen-ematea
Hurrengo ikasturterako Behar Zana pilota eskolan izena eman nahi duenak ere zabalik du aukera. Hona hemen loturak:

Zalantza edo argibide gehiago beharzanapelota@gmail.com posta elektronikoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!