Bertsolamintza jardunaldietako solasaldien bilketa

Aiurri 2019ko mai. 28a, 13:54
Subijana etxea, Mintzola Ahozko Lantegiaren egoitza. Argazkia: Mintzola.

Mintzola Ahozko Lantegiak antolatuta, Bertsolamintzako saioetan entzundako solasaldien laburpenak jasoko dira datorren larunbatean, ekainak 1, Subijana etxean, goizeko 09:00etan hasita.

Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da aurretik. Maiatzaren 31ko 12:00ak arte zabalik dago horretarako aukera.

Saioa amaitutakoan, bazkaltzen geratu nahi duenak, maiatzaren 30a baino lehen eman behar du izena.

Hauxe larunbaterako aurreikusitako egitaraua:

09:00 Ongietorria eta aurkezpena. Beñat Gaztelumendi.
09:20 Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus.
09:45 Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina.
10:10 Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal.
10:35 Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre.
10:50 Aurreko lau hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Maddi Sarasua.
11:30 Atsedenaldia.
11:50 Hizkuntza ideologogiak bertsolaritzan. Miren Artetxe.
12:15 Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola.
12:40 Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi.
13:05 Azken hiru hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Ainhoa Aizpurua.
13:45 Jardunaldien itxiera. Jone Uria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!