Legarretako zubia itxita egongo da lau hilabetez, obrak burutzeko

Aiurri 2019ko eka. 11a, 15:30

Amasa-Villabonako Udalak  jakinarazi duenez, datorren ekainaren 17tik aurrera, Legarretako zubia, -Sacemgo zubia moduan ezagunagoa-, itxita egongo da lau hilabetez, Gipuzkoako Foru Aldundiak burutuko dituen obrak direla medio.

Zubia itxita dagoen bitartean oinezkoek udaletxe ondoko zubi peatonaletik edo Zubimusu zubitik gurutzatu beharko dute ibaia. Ibilgailuak, berriz, Legarreta auzora joateko, Zizurkilgo Ubare auzotik barrena pasa daitezke, semaforo bidez bi norabidetan jarriko baita Legarreta auzotik datorren errepidea.

Horrez gain, Asteasu eta Zizurkilera joateko, Adunako zubitik barrena joan beharko dute ibilgailuek, GI-2631 errepidetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!