Hassan Ait Chaou izan da azkarrena Tolosaldeko Hiru Tontorrak igotzen

Aiurri 2019ko eka. 17a, 10:48

Billabonarrak beste garaipen bat eraman du etxera T3T lasterketa 4 ordu 5 minutu eta 40 segunduko denborarekin.

Goizeko bederatzietan ekin zioten lasterketari Tolosako Triangulo plazan, igandean. Bigarren billabonarra Peio Urkia izan zen 6 ordu 30 minutu eta 8 segunduko denborarekin, 164. postuan. Guztira, 43,5 kilometroko ibilbidea izan da.

[Sailkapena: T3T]

Gazteentzako Tolosaldeko Bi Tontorrak proba ere ospatu zen. Eskualdetik Aritz Mujika andoaindarra izan zen azkarrena, bosgarren postua eskuratuz 2 ordu 16 minutu eta 24 segunduko denborarekin. Guztira, 24,5 kilometroko ibilbidea izan da.

[Sailkapena: T2T]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!