Gaur irekiko ditu ateak XXIII. Garagardo azokak

Aiurri 2019ko uzt. 18a, 11:12

Urtero gisan, suziriek iragarriko dute XXIII. Garagardo azokaren irekiera. Igandera bitarte 27 garagardo ezberdin dastatzeko aukera egongo da Txermingo ikastolaren azpialdean, 18:00etatik aurrera.

Argazkiak
2007. urteko garagardo azokako irudiak dira argazki galerian agertzen direnak. 12 urte geroago indartsu jarraitzen du Irrintzi elkarteak antolatutako azokak. Azokaren egitura apur bat aldatu den arren, giroa eta lekua bera izaten jarraitzen dute. Santio jaietako itxaronaldia luzeegia ez egiteko bide izan ohi da azoka.

Garagardo eskaintza

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!