Santioak 2019

Maria Jesus Goya Ezenarrok irabazi du Atari Bizi lehiaketa

Aiurri 2019ko uzt. 25a, 13:27
(Ezkerretik eskuinera) Maria Jesus Gonzalez de Echevarri Amenabar, Juliana Aldaz Sancho eta Maria Jesus Goya Ezenarro.

Santiotako jai egitarauaren azala Miriam Quinn Otañorena da eta berari ere gaur eman die saria.

Atari Bizi lehiaketako saridunak hauxek izan dira:

  1.  Maria Jesus Goya Ezenarro. Kale Berria 54, 1 ezkerra. Saria: Itzalpe jatetxean bazkaria edo afaria eta 100 euro Villabonako dendetan erosketak egiteko.
  2. Juliana Aldaz Sancho. Pelotari kalea, 6, 2B. Saria: 100 euro Villabonako dendetan erosketak egiteko.
  3. Maria Jesus Gonzalez de Echevarri Amenabar. Txermin kalea, 7, 2 eskubi. Saria: 85 euro Villabonako dendetan erosketak egiteko.

Jai egitarauko azalaren irabazlea
Miriam Quinn Otañorena da jai egitarauaren azaleko irudia. Argazkian Villabonako alkate den Beatriz Unzuerekin ageri da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!