Amasarrak garaile txakolin eguneko herri-kirol desafioan

Aiurri 2019ko ira. 14a, 19:22

300 kilo inguruko harriari tiraka jardun behar izan dira amasarrak eta zizurkildarrak 15 minututan. Bi herrietako alkateek ere hartu dute parte proban.

Lehenik zizurkildarren txanda izan da. 15 minututan 30 plaza burutu dituzte. Amasarrek, berriz, 31 plaza egitea lortu dute. Zizurkilgo honako herritarrek hartu dute parte: Aritz Aranberri, Alatzne Etxaburua, Iker Urruzola, Edurne Osa eta Leire Astiasaran. Amasatik hauxek: Beatriz Unzue, Kepa Otegi, Elene Tolosa, Jon Beldarrain eta Kepa Nazabal.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!