Bizikleta eta baserritar jantzien bigarren eskuko azoka

Aiurri 2019ko abe. 10a, 12:25

Artzain-andre eta baserritarren jantzien eta bizikleten 2. eskuko azoka antolatu du Amasa-Villabonako Udalak. Datorren ostegunean, abenduaren 12an, izango da Villabonako Berdura plazan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Aurretik, 17:00etatik 18:00etara, norberak saldu nahi duen materiala utzi eta prezioa jartzeko tartea izango da.

Ondoren, 20:00etan, saldu ez den materiala jaso edota, saldu ezkero, dirua jasotzera pasa beharko dute saltzaileek.

Berrerabilpena bultzatzeko azoka da. Ondorengo mezua luzatu dute ingurumen sailetik, "Izan ere, nork ez dauka etxean aspaldi erabili gabeko baserritar jantzirik? Ez al da hobea behar duen eta erabiliko duen norbaitek erosi ahal izatea? Anima zaitezte eta ekar itzazue zuen jantziak edo bizikletak azokara". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!