'Punto y seguido', Sin Mala Intencion taldearen single berria

Aiurri 2020ko mar. 17a, 17:30

Joan zen ostiralean, martxoak 13, 'Punto y seguido' izeneko single berria argitaratu zuen Sin Mala Intencion taldeak. 

Sin Mala Intencion, Gorka Lizaso abeslari eta konpositore billabonatarra buru duen pop-rock proiektua da, eta abestiak maiatzean argitaratuko den disko berria aurkezten duela jakinarazi du. "Punto y seguido' singlea Spotify eta beste plataforma digitaletan entzungai dago, eta Rock Izar Records zigiluko Raul Quircek zuzenduriko bideoklipa ere YouTuben dago jada ikusgai".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!