Amavi Erronka

'Amavi Erronka' ekimenaren hamabigarren eta azken lana: Tucumpá

Aiurri 2020ko api. 19a, 09:00

'Amavi Erronka' ekimena iritsi da amaierara. Hamabigarren probarekin amaituko da, egunero-egunero herriko haur eta gaztetxoak egiteko baten aurrean jarri dituen ekimena. Dantza eginez amaituko dute. Proposatzen den Interneteko lotura sakatu, eta egiten dituzten mugimenduak irudikatuz. Bihar zabalduko da azken erronkako bideoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!