Kilometroak 2020

Ekainaren 19ra arte aurkez daitezke Pedro Mari Otaño ikerketa bekarako proposamenak

Aiurri 2020ko api. 20a, 17:25
Joan zen otsailaren 5ean Mintzola Lantegian egin zen aurkezpen eguneko argazkia.

Apirilaren 2an amaitu zen Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdian parte hartzeko aukera, konfinamendu aroan. Ezohiko egoera aintzat hartuta eta hala egiteko aukera ikusita, antolatzaile diren Kilometroek eta Mintzolak zein babesle diren Zubimusu Ikastolak eta Hernandorena Kultur Elkarteak deialdira aurkezteko epea luzatzeko erabakia hartu dute. Honenbestez, ikerlan proposamenak ekainaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta ebazpena uztailaren 2an argitaratuko da, beranduenez.

Aiztondo bailarako (Gipuzkoa) ahozko ondarearen bilketa, ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da deialdi honen helburua, proiektuen ikergaia horixe izanik; bailarako ahozko ondarearen bilketa eta ikerketa, alegia. Hautatutako proiektua garatzeko 3.000 euroko dirulaguntza eta urtebeteko epea izango ditu ikertzaileak.

Deialdiaren oinarriak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!