Amasa-Villabonako Udal Gobernuaren oharra, EAJko egoitzan egindako pintaketen aurrean

Aiurri 2020ko mai. 24a, 20:18

Alderdien egoitzatan egindako pintaketak lekuz kanpo daudela salatu du Amasa-Villabonako Udal Gobernuak; eta bizikidetza eta normalizazio demokratikoaren alde lanean jarraituko dutela.

Amasa-Villabonako Udal Gobernuaren oharra:

Amasa-Villabonako Udal Gobernutik gure desadostasuna adierazi nahi dugu, eta alderdien egoitzetan egindako pintaketak lekuz kanpo daudela eta guztiz salagarriak direla azaldu.

Amasa-Villabonan bizikidetza eta normalizazio demokratikoaren alde lanean jarraituko dugu herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren eskubideen urraketak erabat desagertu arte. Gertaera horiez gain, estatuaren kartzela politikak euskal presoen osasun eta eskubidetan dituen ondorioak ere, salatu behar ditugu. Politika horrek mina eta sufrimendua ekartzen jarraitzen du gure herrira.

Denon parte hartzearekin eta elkarrekin pausoak ematea beharrezkoa da. Bide horretan, memoria eta bizikidetza batzordearen baitan lanean jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!