Astearteko azokako arropa postuak Malkar plazan jarriko dira

Aiurri 2020ko mai. 29a, 15:20

Arropak, oinetakoak, alfonbrak, maindireak, poltsoak... saltzen dituzten postuen itzulera datorren asteartean izango da. 

COVID-19aren osasun larrialdia hasi zenetik ezinezkoa izan da salmenta arropen postuak ezartzea, eta Villabonako azokan baserriko produktuak eta elikagai ezberdinak saltzen dituzten postuak soilik mantendu ahal izan dira plazan. 

Orain, deseskalatze prozesuko II. fasean, bestelako salmenta postuak kalean ezartzea baimendu da eta beharrekoak diren segurtasun distantziak mantendu ahal izateko, postuak Malkar plazara lekualdatzea erabaki du udalak. Gehienez 9 postu ezarriko dira Malkar plazan eta postu bakoitzak 6 metroko zabalera izango du gehienez.

Elikagaien eta baserriko produktuen postuak Errebote plazan eta Berdura plazan mantenduko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!