Koronabirusa

Osasun etxeko eta Santiago egoitzako langileek herri aitortza jaso dute

Aiurri 2020ko eka. 13a, 13:00

Goizean zehar klabelinak eta mezuak uzteko tartea eduki dute herritarrek osasun etxeko eta Santiago egoitzako atarietan. 12:30ak inguruan udaleko zenbait kide bertaratu dira klabelinak eta animo mezuak zintzilikatzera. Santiago egoitzako egoiliarrek irribarretsu hartu dituzte eskerrik asko esanaz eta muxuak banatuaz, distantziatik bada ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!