Haurrak parkean jolastu dira lehen aldiz konfinamendu ostean

Aiurri 2020ko eka. 20a, 13:26

Txirristan, kulunpioan, kulunkarian... gora eta behera gustura jolastu dira herriko txikienak parkeetan. Eguraldia lagun bizikletan, patinetean edota baloian jolasteko aukera ere aprobetxatu dute.

Udal garbiketa zerbitzuak atzo desinfektatu zituen Amasa-Villabonako haur parke guztiak. Alarma egoeraren indarraldia amaitu izanak parkeak zabaltzeko aukera ematen duenez, udalak haur parkeak berriro ere zabaltzea erabaki du. 

Hemendik aurrera udal garbitzaileek gutxienez astean bitan garbitu edota desinfektatuko dituzte parkeak, gune horiek seguruak izan daitezen haurrentzat eta familientzat. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!