Preso eta iheslariak gogoan, kilometro eta erdiko ibilaldi sinbolikoa ostiralean

Aiurri 2020ko eka. 24a, 12:47

Amasa-Villabonako SARE ibiltariak lehenengo ekimen publikoa antolatu du ostiralean, ekainak 26, arratsaldeko 20:00etan, Berdura plazatik abiatuta. Hain zuzen ere, preso eta iheslarien eskubideen alde kilometro eta erdiko ibilaldi sinbolikoa.

"Euskal herri mailan osatu nahi den 3 milioi kilometroko ibilbidearen parte izan nahi du, herri dinamika berri baten hasiera", adierazi dute antolatzaileek. 2 metroko distantziak errespetatzeko eta maskarak ekartzeko deialdia egin diote parte hartu nahi duen orori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!