Santio Txapelketa 2020

Santio Txapelketako finalerdiak jokatuko dira arratsaldean

Aiurri 2020ko uzt. 7a, 10:27
Ekainaren 30ean jokatutako partidako irudia, Urbieta II-Ormazabal eta Torre-Atxa bikoteen artean.

18:30ean hasita bi partida jokatuko dira Bearzana pilotalekuan. Lehena, Urmeneta-Aranguren eta Urbieta II-Ormazabal; eta bigarrena, Elola-Etxeberria eta Eskudero-Urruzola. Garaile irteten diren bikoteek finala larunbatean jokatuko dute 18:30ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!