Santio Txapelketa 2020

Elolak eta Etxeberriak jantzi dute txapela

Aiurri 2020ko uzt. 11a, 20:40

Aurrez gazteen eskuz binakako partida jokatu da Behar Zanako pilotarien artean. Partida polita izan da, tanto ederrekin eta sarritan berdinduta joan ostean azkenean E. Aranburu-Jauregi bikotea gailendu da Aburuza-Iraola bikotearen aurretik. Markagailua 20-22 geratu da.

Finalean Urbieta II.a eta Ormazabal aurretik joan dira laugarren tantora iritsi arte. Laugarren tantoan berdinketa egon da, eta ordutik aurrera Elola eta Etxeberria izan dira nagusi partida osoan zehar. Elolak sakez lortu ditu tanto batzuk kentzea bikote gorria nekaraziz. Partida 08-22ko markagailuarekin amaitu da. Eskualdeko pilotariek ezin izan dute txapela jantzi, baina pozik daude burutu duten txapelketarekin.

Partida tantoz tanto:

1-0; 2-0; 3-0; 4-0; 4-1; 4-2; 4-3; 4-4; 4-5; 4-6; 4-7; 5-7; 5-8; 5-9; 5-10; 5-11; 5-12; 5-13; 5-14; 6-14; 6-15; 6-16; 7-16; 7-17; 7-18; 7-19; 8-19; 8-20; 8-21 eta 8-22.

ELKARRIZKETA XABIER URBIETARI ETA AITOR ORMAZABALI

Zer gertatu zaizue gaurko partidan?

Aitor Ormazabal: Ondo hasi gara, konfiantzarekin. Hasieran sentsazio onarekin eta pilota ondo jarriz. Gero beraiek ere eman egiten die eta ni nola jarri ere dudatan hasi naiz, eta horri buelta ematea zaila. Fisikoki ere beteta, buruari buelta emate horrekin. Entrenamendu falta ere garbia da. Tristura galtzeagatik. Xabirekin ikasteko gogoz eta nire irakurketa horixe da.

Xabi Urbieta: Final-laurdenetan eta finalerdietan oso ondo moldatu gara biok. Egia esan beak asko lagunduta, nik ere partidu onak eginda eta gaur ere intentzio horrekin etorri gara. Partidaren hasiera ona izan den arren, ni ere egia esan eskuetatik oso juxtu nabil eta ezin izan diot behar bezala lagundu. Beraien kontra, Elolari sakea kendu ezinik eta horri buelta ematen oso zaila.

Bikote gisa eroso ikusi zaizue aurreko partidetan, elkarri lagunduz.

X. U.: Ni egia esan ilusio handiarekin, Aitorrek ere gogoa jartzen duelako. Nik azkenean hori nahi dut, gogoa jarriko duen laguna eta aurrera segi beharra dago.

A. O.: Xabik esan duen bezala, ahal dela irabazten saiatu gara. Pilotan entrenatzen ilusioa, jarraitzeko ilusioa. Xabi maisu handia da eta asko ikasteko gogoa eman dit. Hasiberritan bezalako gogoa dut. Bi entrenamendu egin eta gero, beste maila batean jartzea zen, jartzeko esperantzarekin eta bueno, aurrera jarraitzeko gogoz behintzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!