Seve Iglesiasen margolanen erakusketa, urriaren 2ra arte zabalik

Ainhoa Arozena 2020ko ira. 26a, 12:39

Seve Iglesias bilabonatarraren azken margolanen erakusketa ikusgai dago Gureako erakusgelan. Urriaren 2ra arte egongo da zabalik: astean zehar 18:30etik 20:30era, eta larunbatetan, 11:30etik 14:00etara.

Azken boladan eginiko 40 bat lan bildu ditu erakusketan, lan figuratiboak gehienak. Esku finez margotutako lan zainduak. Ikustea merezi dutenak. Datorren ostiralera arte izango da aukera. Bertan egongo da Seve Iglesias egilea bera, gerturatzen denarekin berriketan aritzeko prest. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!