Inauteriak 2021

Ostiral Mehea ari dira ospatzen Zubimusu Ikastolako ikasleak

Aiurri 2021ko ots. 12a, 12:31

Norbera nahi duen mozorroarekin joan da gaurkoan Zubimusu Ikastolara. Hamaiketakoa egitera jaitsi direnean jolastokira, Inauterietako musikaz alaiturik dantzan nahiz kalejira txikiak egiten aritu dira ikasleak nahiz irakasleak. Arratsaldean askaria izango dute ikastolan bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!