“Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak…” mahai-ingurua martxoaren 24an

Aiurri 2021ko mar. 17a, 18:16
©Eitb

Lurgatz Talde Feministak urrian eginiko “Emakumea*, espetxea, zaintza” mahai-inguruari jarraipena emanaz, “Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak…” bigarren mahai-inguru hau antolatu du, martxoaren 24rako.

Lurgatz Talde Feministako kideek aipatu bezala, “Gure nahia espetxeak lekurik ez duen Justizia Feminista bat eraikitzea da,  baina noski, bizi dugun egoera ikusirik, zer egin bortxatzaileen aurrean?”. Justizia Feminista bat bideratu ahal izateko bizi den justizia aztertuko da mugimendu, erakunde zein elkarte ezberdinetako hizlariekin. 

Hortaz solasaldian, Nafarroako Salhaketako Libertad Francés Lecumberrik, Garbiñe Biurrun Mancisidor Demokraziarako Epaileak taldekoa eta EH Bilduko Komunikazio zuzendari den Larraitz Ugarte Zubizarreta arituko dira solasean. 

Arratsaldeko 18:00etan izango da Villabonako Gurea zineman eta 145 pertsonentzako aforoa dago; aukeran, gaztelaniazko itzulpen zerbitzua ere egongo da solasaldian.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!