Covid-19aren kontrako txertaketa gunea Gurea Antzokiko erakusketa gelan

Aiurri 2021ko mai. 24a, 15:31

Bihar, maiatzak 25, Covid-19aren kontrako txertaketarako gunea zabalduko dute Villabonako Gurea Antzokiko erakusketa gelan. 

Osakidetzako teknikari eta profesionalek, udaleko arduradunek eskainitako eraikina aztertu eta txertaketa kanpainak dituen beharretarako gune egokia zela ondorioztatu dute. 

Ez dago zalantzarik pandemia atzean utzi ahal izateko une honetan lehentasunezkoa dela txertaketa kanpaina hau modu egokian eta ahalik eta azkarren garatzea. Horretarako, udalak eraikin honen erabilera Osasun sailaren eta Osakidetzaren esku utzi du eta behar den guztirako bere lankidetza eskaintzen die osasun zerbitzu publikoei. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!