Udalak larunbat gaueko istiluak salatu eta berriro ez gertatzeko deia egin du

Aiurri 2021ko uzt. 26a, 12:46

Amasa-Villabonako udalak irmoki salatzen ditu larunbat gauean Villabonako herri gunean izandako istiluak. Udalak zabaldu duen oharrean; horrelako gertaerak penagarriak eta onartezinak direla adierazi dute. "Gau horretan kaleetan bizi izandakoa guztiz tamalgarria eta justifikaezina da." 

Herriko hainbat gunetan, kalte eta ondorioak nabarmenak direla informatu du udalak, eta berriro ere; arduraz jokatzeko eta prebentzio neurriak errespetatzeko eskatu dute. Gainera, Santio Jairik ez dagoela gogorazi eta Villabonara gaueko festa eta parranda egitera ez etortzea eskatzen dute. Larunbat gauekoa ez errepikatzeko udalak bere eskuetan dagoen guztia egingo duela jakinarazi du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!