Covid19 | Datuak egunez egun

Gipuzkoako intzidentzia-tasarik handiena duen udalerria da Amasa-Villabonakoa, Ordiziarekin batera

Aiurri 2021ko abu. 7a, 09:28

14 egunetako intzidentzia-tasa metatuari erreparatuta, 1000ko langa gainditzen duten 5.000tik gorako bi udalerri daude Gipuzkoan: Ordizia eta Amasa-Villabona.

Amasa-Villabonan azken lau egunetan 31 kasu positibo agertu dira (10, 10, 3 eta 8, hurrenez hurren), eta astean zehar intzidentzia-tasak igoera ikusgarria izan du:

Itzidentzia-tasa Amasa-Villabonan

  • 811, 22 < Uztailak 30, ostirala.
  • 743,62 < Abuztuak 2, astelehena.
  • 845,02 < Abuztuak 3, asteartea.
  • 929,53 < Abuztuak 4, asteazkena.
  • 963,33 < Abuztuak 5, osteguna.
  • 1030,93 < Abuztuak 6, ostirala.

Asteburuan Osakidetzak ez ditu udalerrietako datuak ematen. Astelehenetik aurrera datuen bitartez ikusi ahal izango da birusak Villabonan duen garapena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!