Dagoeneko 5 ordu daramatza itsasoan Erika Amundarainek

Irune Alfonso 2021ko ira. 4a, 14:30

Erika Amundarain igerilaria 23 kilometroko proba luzean ari da lehiatzen. Dagoeneko 5 ordu daramatza igerian.  Informazio handiegirik ez dago, izan ere, igerilarien jarraipena eta euren egoeraren berri eman behar zuen aplikazioak arazok eman ditu eta ez dago erabilgarri. 

 

Familiak aipatu digunez, baldintza nahiko onean ari dira igerian, eguraldi ona eta uraren tenperatura esperotakoa baino hobea da. Proba goizeko 8:30ak aldera hasi da eta helmugara iristen lehenak arratsaldeko 15:00ak aldera izatea dago aurreikusita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!