"Emaitza on horietan sakondu behar da"

Jon Ander Ubeda 2019ko api. 5a, 10:58

Ipar Haizea elkarteak taldeko argazkia egiteko deialdia luzatu zuen, edukiontzi grisaren ezarpenak emandako lehen datuak bultzatuta. 

Julen Begiristain elkarteko kideak ekimenaren azalpenak eskaini zizkien, bertaratu zirenei: "Andoainen errefusa biltzeko sistema berritu dugu. Itxia da, eta astean gehienez ere lau alditan ireki daiteke. Azken berrien arabera, bilketa sistema %44tik %63,2ra hazi da. Frogatuta geratu da, beraz, aldaketak emaitza hobeak eman dituela. Herritarrak argazki herrikoia ateratzera deitu ditugu, emaitza on horietan sakontze aldera". Ipar Haizeak antzeko ekimenak egin izan ditu Andoainen. 2016ko azaroan, esaterako, edukiontzi organikoaren txertaketarekin ere taldeko argazkia atera zuen. Orduko hartan, hauxe izan zen zabaldu zuten mezuetakoa: "Herritar guztiak animatzen ditugu bosgarren edukiontzian materia organikoa banatzera. Eta halaber beste hondakinen bereizte prozesuan gogotsu jarraitzera, gainerako edukiontziak behar den bezala erabiliz, ingurumenarekin errespetuz jokatuz eta guztion osasunarekin arduratsu izanez".

Erlazionatuak

Ipar Haizea elkartearen ekimena

Jon Ander Ubeda 2019 api 04 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!