Andoaingo San Juanetako xistera finalerdiak jokatuko dira ostegunean

Aiurri 2019ko eka. 17a, 11:33

Finalerako bi txartel egongo dira jokoan ostegunean, Hondarribi-Donostia eta Mutriku-Gasteiz taldeen arteko norgehiagokan

Andoaingo San Juanetako xistera txapelketa azken fasean sartu da. Ostegunean 19:30etan hasita bi finalerdiak jokatuko dira Arrate pilotalekuan. Lehen partida, Hondarribiren eta Donostiaren artekoa izango da. Bigarrena berriz, Mutrikuren eta Gasteizen artekoa. 

Finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute ekainaren 22an, larunbat arratsaldean.

Ekainak 20, osteguna

19:30 Finalerdiak

  • Hondarribi-Donostia
  • Mutriku-Gasteiz

 Ekainak 22, larunbata

Finala

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!