Kaletxikiko Jaiak 2019

Abesbatza txikia eta gaztea, kantari Kaletxikin

Xabier Lasa 2019ko eka. 28a, 21:47

Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatza txikiak eta gazteak kontzertua eskaini dute Kaletxikin, Berrozpeko baselizan. Katrin Iturraldek zuzenduta, hainbat abesti interpretatu dituzte. Besteak beste, Lau Teilatu, Lau euskal abesti (Kapitain pilotu, Bautista Basterretxe, Uso zuria eta Akerra ikusi degu), Feel Good, Itsasoa gara, Mare Nostrum...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!