Herriko artisten lanak, Basteron ikusgai

Xabier Lasa 2019ko uzt. 2a, 13:04

Pinturan eta marrazketan irakasle den Eduardo Arreseygorren 21 ikaslek beren lanekin osatutako erakusketa ikusgai ipiniko dute Basteron. Irekiera ekitaldia bihar, asteazkenarekin, egingo da, 18:00etatik aurrera. Uztailaren 13a bitarte egongo da zabalik. Introspekzioa du izenburu erakusketak.

Kultura Batzordeak, ikasturtean zehar, pintura eta marrazketaren arloan antolatutako ikastaroan Eduardo Arreseygor irakasleak bere ikasleekin landu dituzten artelanak ikusi ahal izango dira erakusketan. Guztira 21 egileren artelanak ikusi ahal izango dira: Mari Carmen Ayerza, Juanan Lazkano, Maria Rosario Nazabal, Edurne Osa, Maria Asuncion Garcia, Angel Carrasco, Marta Diez, Itziar Gutierrez, Maika Bouzon, Sebastian Herrero, Jose Manuel Rodrigo, Kontxi Kamio, Marga Oyarzun, Munia Garmendia, Ana Mari Aranburu, Purificacion Gomez, Maria Esther Ajona, Alejandro Gonzalez, Lorenzo Mendiola, Emilio Gambero eta Maria Luisa Santo Tomas. 

Argazkian, artista horiek guztietatik zazpi ageri dira, astelehenean erakusketa prestatzen ari ziren bitartean. Ezkerretik eskuinera: Eduardo Arreseygor, Esther Ajona, Munia Garmendia, Jose Manuel Rodrigo, Carmen Yarza, Marga Oyarzun, Angel Carrasco eta Juanan Lazkano.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!