Hitzordu berriak asteburu honetan Leitzaran bisitarien etxean

Aiurri 2019ko uzt. 8a, 10:03

Tai Chi saioa eta Nordic Walking ikastaroa eskainiko dituzte, asteburu honetan. Izena emateko epea zabalik dago.

Leizaran bisitaren etxeak Nordic walking ikastaroa antolatu du uztailaren 14tik 20ra, Andoainen. Ikastarorako gutxienez 7 pertsonako taldea osatu behar da, eta 3 ordu iraungo ditu, goizeko 10:30tatik 13:30tara. Ikastaroaren prezioa 40€koa izango da.

Tai-chi qui-qong hastapen ikastaroa uztailaren 13an egingo da Leizaran bisitarien etxean. Ikastarorako gutxienez 7 pertsonako taldea osatu behar da, eta 3 ordu iraungo ditu, goizeko 10:30tatik 13:30tara. Ikastaroaren prezioa 35€koa izango da.

Izen emateak honako telefonoan edo posta elektronikoaren bitartez egin daitezke: 943300929 - info@leitzaran-andoain.eus

Oharra: Euria eginez gero, Leitzaran bisitarien etxean, interpretazioa zentroan, egingo da saioa. Badaezpada, estera hartu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!