Goiburuko jaiak 2019

Goiburuko San Esteban jaiak 2019: egitarau osoa

Aiurri 2019ko uzt. 16a, 11:51

Goiburuko festak abuztuaren 1ean (osteguna) hasiko dira eta abuztuaren 4ean (igandea) bukatuko dira.

Uztailaren 31ean oilasko jokuaren buelta egingo da baserriz baserri trikitixarekin, 06:00tan. 14:30etan oilasko jokuko gazteen bazkaria Txertota jatetxean, eta ondoren TRIKI-POTEOA.

Abuztuak 1, osteguna

22:30 Jaiei hasiera emateko suziri eta kanpaiak San Estebango ermitan.

Abuztuak 2, ostirala

21:00 Auzo afaria frontoian. Afalaurrea Andoaingo Kantujirak alaituko du.

00:00-04:00 Gabezin musika taldea.

Abuztuak 3, larunbata

10:30 XVI. Malkar krosa. Izen ematea 09:30-10:00tara

11:00 Meza San Estebango ermitan Andoaingo abesbatzarekin. Ondoren hamaiketako plazan.

12:00 Pilota partidak frontoiean izango dira.

14:00-17:00 Plazan bazkaltzeko aukera egongo da.

18:00-20:30 Artisau garagardo dastaketa.

18:00-21:00 Goiburuko I. Erromeri Maratoia.

21:00-00:00 Afaria frontoian. Tiketak salgai ostiraletik txoznan, 25€tan.

00:00-04:00 Ken 1 musika taldea.

Abuztuak 4, igandea

11:00-13:00 Goiburuko III. pala txapelketako finalak.

14:00-17:00 Plazan bazkaltzeko aukera.

17:00 Auzoen arteko Desapiyua.

18:00-20:30 Sagardo dastaketa.

21:00-00:00 Plazan afaltzeko aukera izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!