Skatepark berriaren arrakasta

Jon Ander Ubeda 2019ko uzt. 29a, 17:38

Arratsaldeko 16:00ak pasatxo dira, eta Allurralde kiroldegiaren kanpoaldeko skate gunea zaletuez betetzen ari da. Haurrak, gazteak eta helduak aurki daitezke bertan. Helduen artean, Donostialdetik eta Gipuzkoatik etorritako skaterrak.

"Zergatik gatozen Andoainera? Ondo eginda dagoelako. Halaxe da, Gipuzkoan gehiago badaude baina honen parekorik ez. Ikusten da Andoaingoa profesionalek egin dutela. Skaten aritzen direnek egin dutela, alegia. Aieteko Pagola parkean badago beste bat, ona. Baina hango pistak Andoaingoak baino sakontasun handiagoa du". Horiexek dira Aiurriri skater heldu batek egindako adierazpenak. Minutuak aurrera igaro ahala, zaletu gehiago hurbiltzen ari dira. Eta Allurraldetik Goikoplazarako bidean, patinetean bat baino gehiago ikusten da Allurralderako norabidean.

Zabaldu dutenetik, skatepark berria ezagutzera zaletu ugari hurbiltzen ari dira. Eta horietako askok esperientzia errepikatu dute. Geroak esango du, baina gaur gaurkoz pista berriak zaletuen oniritzia jaso du. Gurpilen gainean, orduak eta orduak eskainiz, estreinaldia egiten ari dira.

Erlazionatuak

Skatepark berria Andoainen

Jon Ander Ubeda 2019 uzt 29 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!