Euskalduna denboraldi berria prestatzen ari da

Jon Ander Ubeda 2019ko abu. 13a, 08:37

Iker Dorronsororen aroa amaituta, Euskaldunako lehen futbol taldeak aro berriari ekingo dio Erregional Ohorezko Mailan. Justo Lillo izango da lehen entrenatzailea, eta Yerai Martin haren laguntzailea.

Lillo azken urteotan Gipuzkoako futbolean aski ezaguna da, talde ezberdinetako prestatzailea izan baita. Juanma Lillo futbol entrenatzaile ezagunaren anaia da, eta iraganean Real Unionen, Eibarren edota Liverpoolen prestatzaile fisiko gisa jardun zuen.

Alor teknikoan ez ezik, jokalarien artean ere aldaketak izango dira. Uztailaren amaieraz geroztik, Lilloren esanetara lanean ari dira honako jokalari berriak: Koldo Galarreta, Alain Ugartemendia, Iñigo Deusto, Ander Iriarte, Luis Pérez, Unai Azkue eta Esteban Astiarraga.

Debuta irailaren 14-15eko asteburuan

Erregional Ohorezko Maila. 18 talde: Euskalduna-Urola.

 

Jubenilen Ohorezko Mailako taldeak ere asteburu berean ekingo dio ligari, Pasaia taldearen aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!