Antzizarko bizilagunen eta lagunen jaia

Xabier Lasa 2019ko abu. 26a, 11:28
Antzizar eta inguruetako bizilagunek eta horien lagunek jaia ospatu zuten joan den larunbatean. Badira urte batzuk antolatzen hasi zirela jai hori Leizotz auzoan, ingurukoek eta bertaratzen diren Andoaingo herritarrek egun bat elkarrekin eta jai giroan ospatzeko asmoz.
Arratsaldean ekin zioten jaiari, bertaratutakoei ongi etorria eskainiz. Hainbat jolas antolatu ziren ondoren, toka, lokotxa biltzea...
Musika eta dantzarentzat tokia egin zioten arratsaldean zehar, izan ere, kalejira polita antolatu zuten Gora Kale Txiki txarangako zenbait musikarien eskutik. Plazaolako bidean gora eta behera jardun zuten giro ezin alaiagoan. Berriro Antzizar baserrira itzulita, plaza dantzan aritu ziren denbora puska batean. Tartean, Los Rubi taldeko Luciano Uribesalgok ez zuen aukera galdu kantu erakustaldi bikaina eskaintzeko.
Guztiek ere afari eder batekin amaitu zuten jaia.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!