Ekain Zubizarretaren adierazpenak Madrilen egin den 11/13 sumarioko epaiketatik bueltatu ostean

Mikel Arberas 2019ko ira. 16a, 20:19

Harrera egin diote Ekain Zubizarretari. Epaiketa hasi eta berehalako akordioaz hitz egin du, eta jasotako babesagatik eskerrak eman ditu. Adierazpenak amaitu ostean, txalo artean hartu dute andoaindarrek.

Akordioa onartzea oso gogorra izan dela aitortu du Zubizarretak: batetik, bi pertsona gartzelaratuko dituztelako bost hilabetez, 16 lagunek lana galduko dutelako gaitasungabetzeen ondorioz eta 50.000 euro inguruko isuna ordaindu beharko dutelako; bestetik, akordioa kontraesan handia dela adierazi du suposatzen duenagatik. Gainera onartutako akusazioak oso larriak direla eta eurentzako oso gogorra izan dela gehitu du Ekainek beste gauza askoren artean.

Bestalde, arestian esandakoari honako hau erantsi dio Zubizarretak: "Iraganean nahaspilatu nahi gaituzten estrategien aurrean, guk etorkizunera begiratu nahi izan dugu, eta norabide horretan 45 herritarrek espetxea ez zapaltzea lehenetsi dugu. Espetxeak hustu behar ditugu, ez bete".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!