Ia kilo bateko sagarra Buruntzan

Xabier Lasa 2019ko ira. 18a, 11:47

Buruntza auzoko sagasti batean ia kilo bateko sagarra bildu da egunotan. 934 gramo ditu zehazki, eta Junbo motakoa da. Sagastiaren jabeak aitortu duenez, 600 eta 700 gramoko sagarrak bildu izan ditu aurreko urteetan, baina marka guztiak hautsi ditu oraingo honek. Lau sagar mota lantzen ditu Buruntzako auzotarrak, Urreztaia, Junboa, Errezila eta Errege Sagarren Erregina. Sagar urtea dela aurtengoa adierazi dute adituek, sagarra erruz ateratzen ari baita. Eta ikusten denez, kantitatea ez ezik kalitatea ere nabarmentzekoa da, Buruntza aldean behintzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!