Irailaren 14ean IX. Aurredenboraldiko txapelketa jokatu zen Allurralde kiroldegian eta Arrate pilotalekuan

Mikel Arberas 2019ko ira. 19a, 15:57
Argazkilaria: Joxemari Igarategi

Leizaran Eskubaloi klubaren sortzaileei omenaldia egin zitzaien sari banaketen aurretik, elkarteak 40 urte betetzen baitzituen.

Aurredenboraldiko txapelketan zenbait lekutako taldeek parte hartu zuten; besteak beste, andoaindarrek, urnietarrek, burlatarrek, gasteiztarrek  eta tolosarrek. Partiduak egun osoan zehar jokatu ziren, goizean eta arratsean. Horrez gain, Zumeatarra, Peña Santa Kruz eta Batzoki elkarteetan txapelketako parte hartzaile guztientzako bazkaria antolatu zen. 

Partida guztien ostean, sari banaketen aurretik, omenaldia egin zitzatzen Leizaran Eskubaloi klubaren sortzaileei; 1979an sortu zen eta, aurten, 40 urte betetzen dira. Horrez gain, omenduei Leizarango kamiseta bat oparitu zieten klubaren izenean. 

Txapeldunak:

  • Infantilak: Burlada
  • Kadeteak: Leizaran Urdina
  • Jubenilak: Leizaran Eskubaloia
  • Seniorrak: Leizaran Ernio Inmobiliaria

Txapelketako emaitzak:

Infantil maila "A" taldea

  • Urnieta - Leizaran Horia 18-4
  • Burlada "A" - Leizaran Horia 26-5
  • Urnietako - Burlada "A" 16-16

Infantil maila "B" taldea

  • Leizaran Urdina - Burlada "B" 16-7
  • Burlada "B" - Corazonistas "B" 6-20
  • Corazonistas - Leizaran Urdina 18-18

Infantil mailako finala

  • Corazonistas - Burlada 14-21

Kadeteak

  • Leizaran Urdina - Corazonistas 18-16
  • Leizaran Horia - Burlada 5-15

Kadete mailako 3 eta 4 postuak

  • Leizaran Horia - Corazonistas 2-21

Kadete mailako finala

  • Leizaran Urdina - Burlada 25-16

Jubenil maila (triangularra)

  • Leizaran - Tolosa 22-21
  • Tolosa - Corazonistas 17-15
  • Leizaran - Corazonistas 24-19

Senior maila

  • Leizaran Ernio Inmobiliaria-Corazonistas  24-19
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!