PSE-EEk "Askatasuna" zioten pintadak gaitzetsi ditu

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 18a, 07:19

"Estatu demokratiko batean bizi gara, beraz, gure ideiak eta iritziak herritarren ondarea hondatu gabe agertu ditzakegu", adierazpen horiekin Andoaingo PSE-EEk herriko hainbat tokitan agertutako pintadak gaitzetsi ditu. Lazo horiak eta Askatasuna hitza nonahi agertu ziren, Kataluniako prozesuaren aurkako sententzia argitara eman eta gero. PSE-EEk herria txukun izateko deia egin du, herritarrei arduraz jokatzeko eskatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!